Memoriak

Jardueren Memoriak

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia


2012ko uztailaren 6an Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legea argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Lege horren II. Tituluan, Polizia Eta Larrialdietako Euskal Akademiaren sorrerari eta erregulazioari ekiten zaio, orduko Euskal Herriko Polizia Ikastegia zeneko betekizunak kontuan hartuz, segurtasun publikoaren sistema osoari erreparatuz bere eginkizunak zehaztuz.

Beraz, elkarren arteko harremanetarako zerbitzuen prestakuntza osoari mesede egiten dio eta helburu batekin elkarren artean lankidetzan aritzen da; hau da, pertsonei segurtasuna emanda eta pertsonen ondasunak babestuta; aldi berean,  sinergiak  eta azpiegituren aprobetxamendu  komunak ahalbidetuz eta prestakuntza akademikoen baliabideen bikoizketa saihestuz, segurtasun- eta larrialdi-zerbitzuen  etengabeko prestakuntzaren ekonomi- eta administrazio-gastuak arrazionalizatuta.

Akademiaren osaera berrian, Zuzendaritza Kontseiluaren osaerari dagokionez, berrikuntzak izan dira inplikatutako instituzioei tokia emateko, baita ere, Akademia beraren prestakuntza esparruan barneratutako beste zerbitzu batzuetako langileei irakaskuntza eginkizunak emateko.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren xedea da   baldintzak eta baliabideak sortzea; hain zuen ere, herritarren segurtasuna erdiesteari begira, zerbitzu publikoak ematean euren jarduna garatzen duten pertsonek beharrezko prestakuntza profesionala lor dezaten; baita ere, segurtasun publiko zerbitzuetakoak ez diren pertsonei -interes profesionala dutenei edo euren jardunetako zerbitzuetan eragina dutenei-,  gaitasun hori ematea.

Ildo honetatik, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren xedea da Gobernuak segurtasun publikoaren arlorako duen prestakuntza-, hautaketa-, ikerketa- eta berrikuntza-politika gauzatzea, hala Euskaldun Herriko Poliziari dagozkion arloetan nola babes zibilari eta larrialdi-zerbitzuei dagozkienetan. Horretarako, Euskadiko erakunde erkideei dagozkien eskumenen eremuaren barruan eta lege honetan ezarritakoarekin bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko segurtasun publikoko politika gauzatzean jarduten edo esku hartzen duten baliabideen prestakuntza eta, hala dagokionean, hautaketa planifikatu eta kudeatu beharko ditu.