Antolaketa

Antolaketa

Euskadiko Segurtasun Publikoren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legeak (2012ko uztailaren 6ko EHAA), II. kapituluan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia lantzen den II. tituluaren Gobernu, Antolakuntza eta funtzionamenduan, Akademiaren antolakuntza-esparrua eta esparru funtzionala ezartzen ditu.

Zuzendaritzako goi-organoak

Hauek dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren gobernu- eta kudeaketa-organoak:

  1. Zuzendaritza Kontseilua.

  2. Akademiaren Zuzendaritza Nagusia.

  3. Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.

Zuzendaritza Kontseilua

Zuzendaritza Kontseilua kide hauek osatzen dute:

  • Lehendakaria: segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak.

  • Lehendakariordea: segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak izendatutako sailburuordea, segurtasun-arloan dituen eskumenak aintzat hartuta. Lehendakariaren ordez jardutea dagokio hura falta bada, gaixo badago edo bere zeregina betetzen uzten ez dion beste edozer gorabehera gertatzen bada.

  • Kontseilukideak:

    1. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia.

    2. Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak aukeratutako bost ordezkari, sailburuak izendatuak besteak beste arlo hauetan dituzten erantzukizunak aintzat hartuta: polizia eta herritarren segurtasuna; larrialdiak eta babes zibila; trafikoa; udaltzaingoen koordinazioa; kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuak, eta giza baliabideak.

    3. Jaurlaritzan aurrekontu-, ogasun- eta finantza-arloko ardura daukan saila ordezkatzen duen pertsona bat, sail horretako sailburuak aukeratutakoa eta segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak izendatutakoa.

    4. Hiru pertsona Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien ordezkari gisa. Horietako bi Euskal Autonomia Erkidegoan hedatuen dagoen udalen elkarteak aukeratuko ditu, eta segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak izendatuko ditu. Hirugarrena hiriburuek aukeratuko dute, ados jarrita, beren ordezkari izateko, eta segurtasun publikoaren eskumena duen sailaren titularrak izendatuko du.

    5. Hiru pertsona lurralde historikoen ordezkari gisa, lurralde historikoen artean adostasunez aukeratutakoak eta segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak izendatutakoak.

    6. Ertzaintzan ordezkaritza handiena duten bi erakunde sindikaletako ordezkari bana, erakunde sindikalek beraiek aukeratutakoak.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioan ordezkaritzarik handiena duen erakunde sindikalak aukeratutako ordezkari bat.

  • Idazkaria: Administrazio eta Zerbitzuetako Zuzendaritzaren titularra, hitza eta boto eta guzti.