Consejo Rector 18-12-2013-eu - avpe
Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Ertzaintzaren egitura berrira egokitu du prestakuntza-plana, ertzainentzako 60 ikastaro eta 12.000 matrikula baino gehiago antolatuta
Ertzaintzaren kasuan, prestakuntza-plana egitura berriari egokitua da, eta 65 ikastaro eta 12.525 matrikula aurreikusi dira, batik bat ertzain-etxeetako herritarren segurtasuneko unitateko eta ikerkuntza unitateko kideei zuzenduak, horietan egin baitira aldaketa handienak.
Hala, patruilan ibiltzen diren ertzainen prestakuntza-eskaintza handitu egin da hainbat ikastaro berri eskainita: errepide-eragiketen segurtasuna, sua tarteko denean nola jokatu, dokumentu ofizialen benetakotasuna eta eskopetarekiko tiro-teknikak.
Halaber ugaritu dira ikerkuntza-unitateko ertzainentzako ikastaroak, gai berrien inguruko ikastaroekin, hala nola herritarren zerbitzupeko polizia, ikerkuntzaren elementu juridikoak, baliabide teknikoen bidezko ikerkuntza, begizko miaketak, polizien babes pertsonala eta ertzainentzako EI-GI arloko prestakuntza espezifikoa.
Horrez gain, informazioko giza iturrien tratamenduari eta informazioa prozesatzeko eta dokumentuak analizatzeko teknikei buruzko ikastaroak ere eskainiko dira.
Udaltzainen matrikulazioei dagokionez, 4.933 aurreikusi dira; Larrialdien eta Babes Zibilaren alorrean diharduten lagunentzat, berriz, 2.695, eta azken 300 bestelako taldeetako kideentzat.
Udaltzaingoen kasuan, bitartekoen lan-poltsaren sorrera da aipagarria; Arkauteko Akademiak gaitegia prestatzen, hautaketa-prozesuan eta ondorengo prestakuntzan hartuko du parte. Helburua da udarako lanpoltsa operatibo egotea.
Larrialdiei eta Babes Zibilari dagokienez, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak lehen aldiz hartuko ditu bere gain suhiltzaile-zerbitzuetarako sarbide-ikastaroak. Apirilean Bizkaikoa izango da, eta irailean, berriz, Gasteizkoa.
Hori guztia uneoro eutsita, eta are hobetuta, suhiltzaile profesionalei, larrialdietako suhiltzaile boluntarioei, Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikariei eta suhiltzaile boluntarioei zuzendutako eguneratze- eta hobetze-ikastaroak.
Arkauteko Akademiak, besteak beste, konpromiso hauek hartu ditu 2014rako: euskara sustatzea eta giza eskubideen errespetua.
Azken kasu horretan aipatzekoa da giza eskubideen alorreko prestatzaileak prestatzeko ikastaroak, gizon-emakumeen berdintasuna linguistikoaren alorrekoak, eta Giza Eskubideen alorreko poliziako jardunbide egokiei buruzko jardunaldiak.