Euskararen Erabilera-Plana PLEAn - avpe
Euskararen Erabilera-Plana PLEAn
Euskararen Erabilera-Plana PLEAn
Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana
Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak
Langile etorri berriei harrera linguistikoa egiteko protokoloa
- EUSKARALDIA PLEA-n
89 langilek irmoki ekin diote EUSKARALDIAri PLEAn
11ko taldea osatu eta ondorengo egin beharrekoak egin eta gero , iritsi zen martxan jartzeko eguna.
EUSKARALDIA Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ¿Euskararen Nazioarteko Eguna- bitartean burutu dugu ariketa sozial hau. Erakunde Autonomo honetako Zuzendaritzak, Malentxo Arruabarrena Julián andreak, orduan ere, apustu egin zuen euskararen alde; izan ere, Akademiaren VI. Plangintzaldiko Euskararen Erabilera Planaren barne daukagun euskararen sustapenerako beste erronketako bat baitugu Akademiako langile eta ikasle guztiok. PLEAn egun dauden 117 langileetatik 58 langilek eta zerbitzu-eginkizunetan ari diren 57 ertzainetatik 31 ertzainek hartu zuten parte 11 egunetako ariketa horretan.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi. Jarrai dezagun irmoki nork bere gain hartutako konpromiso garrantzitsu honetan.