RSS - avpe
RSS harpidetza
Informazio interesgarria
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren atariko zerbitzuetara eta informaziora sartzea errazteko RSS harpidetza zerbitzu bat sortu da, entitate honetatik argitaratzen den informazioa zabaltzeko. Hala, interesatzen zaizun informazioan harpidetza egin ahalko duzu, eta intereseko gai horri lotutako informazioa argitaratzen den aldiro jakinarazpen bana jasoko duzu.
Harpidetza egiteko, Akademiaren "Hasiera" web-orriaren erdialdean agertzen den "RSS" estekan klik egin behar duzu, "Berriak" izenekoaren lerro berean, intereseko kanala aukeratu eta RSS irakurgailuan ondoriozko orriaren helbidea itsatsi.
IExplorer, Opera edo FireFox nabigatzaileak, besteak beste, prest daude RSS irakurtzeko eta RSS iturri batean harpidetu ahal izateko. Beste batzuek, Chromek adibidez, irakurle bat behar dute. Aukerarik onena RSS irakurle izateko programa espezifiko bat izatea da.
Hona hemen RSS irakurle herrikoien adibide batzuk:
¿Zer da RSS? RSSri buruz informazio gehiago
Zer da RSS?
RSS (Really Simple Syndication o Rich Site Summary), datuak XMLan egituratzeko formatu bat da eta Interneteko gune batean dagoen informazioa automatikoki eskuratzea ahalbideratzen du. Edukiak banatzeko modu honi sindikazioa deritzo. Horren egitekoa, gune batean argitaratu diren edukietaz osaturiko sumario edo aurkibide bat erakustea da, baina bertan sartu behar gabe. RSS irakurle bat (RSS jarioak irakurtzeko programak, ingelesez feed readers) edo horrelakorik daraman nabigatzaile bat erabiliz, gune bat edo batzuetako berritasunak modu arin eta eroso batean lortzerik izango duzu, gune horietara jo gabe.
Zer da jarioa (ingelesez, feed)?
Jarioa, RSS kanal baten bitartez partekatu nahi diren datuak dituen artxibo bat da. Horien luzapena .rss,.rdf edo .xml izaten ohi da.
XML formatuan dagoen testu-fitxategi txiki bat da, edukien iturri gisa diharduen gunearen zerbitzarian kokatuta. Fitxategi horren barruan, gunearen editoreek ipintzen dituzte, ordenatuta eta egituratuta, titularrak eta argitaratu dituzten edo interesgarri deritzeten edukien deskribapena labur bat. Bertsio aurreratuenetan, irudi edo dokumentu erantsiekin joan daitezke. Zure gogoko guneetako jarioak horiek irakurtzeko den programa batean (RSS irakurgailua) gehituz, berritasunen berri izan dezakezu behin eta berriro bertara jo behar gabe.
Zer da RSS kanal bat?
RSS kanala da gure ekipoaren eta edukien jario bezala erabiltzen dugun gunearen zerbitzariaren artean dagoen esteka (zeinaren bitartez datuek zirkulatzen duten). Askotan RSS jarioaren (feed) sinonimo bezala erabiltzen ohi da.
Formatu honi buruzko informazio gehiago honako helbide honetan jaso dezakezu: http://es.wikipedia.org/wiki/RSS