JAKINARAZPENAK Buletina

Azken Buletina

Jakinarazpenak 22 -
2019/12/02

2024-ko buletinak


Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Dokumentazio Zentroak sortutako diziplina anitzeko gaiak eta asteroko alertei buruzko informazioa eskaintzen duen astekari bat da Jakinarazpenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Dokumentazio Zentroak Internetetik aukeratzen ditu testu osoko baliabideak azterlanean eta irakaskuntzan laguntzeko material gisa erabiltzeko. Honetarako, hauek ditu dokumentu-iturritzat: edukien hornitzaileen web zerbitzuak, datu baseak, banaketa zerrendak, etengabeko baliabideak linean, informazio biltegiak, katalogoak, web-orriak eta Interneteko atariak, etab.

Iturri hauetatik testu osoko etengabeko informazioa lortzen da. Informazio hori aztertzen eta sailkatzen da, erabiltzaileen eskura jartzeko xedeaz.

Astekari hau osatzen duen dokumentazioa beti izaten da testu osokoa, eta web-loturaren bidez sartzen da. Astekarian honako dokumentuak izaten dira: berriak, artikuluak, arauak, new letters eta alerta buletinak, aldizkako argitalpenak, memoriak, txostenak, urtekariak, web orriak, posts, tesiak,...