Plan de Euskaldunización - avpe
Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana aurkeztu dutePolizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.
Otsailaren 27an, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian 2018-2022 urteetarako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana aurkeztu zitzaien bertako langile eta arduradunei. Hiru atal izan zituen ekitaldiak.
Akademiako zuzendari nagusiak, Malentxo Arruabarrenak, eman zion hasiera ekitaldiari. Ondoren, euskararen normalkuntza teknikariak, Aintzane Zugazagak, Euskararen Erabilera Planaren gako nagusiak azaldu zituen. Jon Sarasuak euskararen egungo egoeraren eta erronken inguruko hitzaldiarekin amaiera eman zion ekitaldiari.
Jon Sarasuak euskararen berreskurapenaren ibilbidea azaldu zuen, eta, besteak beste, ideia hauek azpimarratu zituen: "Lan esparrua euskalduntzea izango da seguruenik hurrengo urteetako erronka nagusia". "Datozen 10/15 urteetan euskararen ia unibertsalizazioa lortuko dugu, 30/35 urtetik beherako ia guztiak elebidunak izango baitira" "Kontraesan larria izango da gazteak euskaraz trebatzea eta gero lan-munduan gaztelaniaz aritu behar izatea". "Lan hori modu progresiboan egin behar dugu, inor beldurtu gabe, poliki, pertsonen gaitasunak kontuan hartuta eta betiere belaunaldi berriak helburu izanik".
"Ertzaintzak eta udaltzaingoak ikuspegi ikonikoa dute gizartean" "Euskararentzat eta Ertzaintzarentzat eta Udaltzaingoarentzat garrantzitsua da euskara, gizartearentzat garrantzitsua da bere polizia euskalduna izatea" "Herri honek nahi izan du eta nahi du euskara biziberritu, baditugu aukerak eta badugu jakintza, animo!