EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2023 - avpe
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2023
“Eman diezaiogun ahotsa euskarari, mundua euskaraz izendatzen jarraitu ahal dezagun.
Euskarari zor diogu. Geure buruari zor diogu”.
Akademiak euskalduntze eta hizkuntzen normalkuntza arloetan hainbat pausu eman ditu azken hamarkadan eta, halaxe jarraitu nahi dugu.
Gaur ere, hementxe batu gara eta EUSKARAZ hitz egitera, entzutera eta irakurtzera animatzen zaituztegu.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2023
Gora ta gora, ttanttaka dator
euskaldunen kopurua,
euskaraz betetzen ari gara
barrua ta ingurua.
Arkautik euskal herri_izateko
bide_onean du burua.
Orain erabilera_handitzea da
guztion helburua.
Denok batera joango gara
irmo eta ttipi-ttapa,
igo behar da eta gainditu
erabileran aldapa;
konpromisua hartuta gaude
herri honetan milaka,
horregatikan emango zaigu
euskal hizkuntzaren txapa.
EGILEA: IÑAKI SUINAGA
DOINUA: AI ZER PLAZERA BOST URTEN BURUAN...