Udaltzaingoko bitarteko agenteen lan-poltsa bat sortzeko hautaketa prozedura. 1. txandako talde-dinamikaren emaitzak eta prestakuntza praktikoaren egutegia.
Ebazpena, 2020ko ekainaren 4koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira kidego horretan aldi baterako zerbitzua emateko Udaltzaingoko bitarteko agenteak prestatzeko ikastaroaren bigarren fasea 2020ko ekainaren 2an egin zuten pertsonek lortutako emaitzak. Hautaketa-prozedura 2019ko azaroaren 29ko (2019ko abenduaren 12ko EHAA, 236. zk.) Ebazpenaren bidez deitu zen. Halaber, ikastaroaren bigarren fasea gainditu duten pertsonek hirugarren fasea (prestakuntza praktikoa) egiteko data jakin batzuk ezartzen dira.