Seguridad Vial fecha inicio curso-eu

Bide Segurtasunean Espezializatzeko ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedura.- Ikastaroaren hasiera-datari buruzko informazio-oharra.

AVPE-PLEA2013/04/17

Ohartarazpena

2012ko uztailaren 27ko Ebazpenaz (irailaren 3koEHAA, 171 zk.) deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako eta Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Bide Segurtasunean Espezialitzaeko Ikastaroa.

Deialdian parte hartzeko eskatutako betekizunak eta baldintzak egiaztatzeko epea amaitu ondoren,  Bide Segurtasunean espezializatzeko Ikastaroko ikasle bakoitzaren prestakuntza egutegiei dagozkien datak argitaratuko dira, Dotazioko Ibilgailuak Gidatzeko Modulurakoa: Motozikleta Gidatzea, zein gainontzeko moduluetarakoak.

Aurrekoa hala bada ere, ondorengoa jakinarazten da:

  • 2013ko apirilaren 22an, astelehenean,  Dotazioko Ibilgailuak Gidatzeko Lehen modulua: Motozikleta Gidatzea hasiko da.
  • Eta aurreikusita dago, 2013ko apirilaren 29rako, astelehenerako, gainontzeko prestakuntza moduluen lehen txandaren hasiera data.