Promoción XXIII_ destinos en practicas II-eu

XXIII. Promozioa.- Praktiketako funtzionarioen destino berriei buruzkoaren Informazio-oharra

AVPE-PLEA13/06/2013

INFORMAZIO-OHARRA, POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIAKO ZUZENDARIAREN 2013KO MAIATZAREN 22KO EBAZPENAZ DEITUTAKO ERTZAINTZAREN XXIII. PROMOZIOKO PRAKTIKETAKO FUNTZIONARIOEI ESLEITUTAKO PRAKTIKETAKO DESTINO BERRIEI BURUZKOA

Polizia eta Larrialdietako  Euskal Akademiako zuzendariaren 2013ko maiatzaren 22ko Ebazpenaz egindako praktiketako destinoen esleipen berria -2013ko ekainaren 19tik aurrerako eraginekin izango zena- Ertzaintzak momentu horretan zituen beharrizanen arabera burutu zen. Esleipen berria  egin zen laguntza eginkizunetan zerbitzu eginkizunetarako deialdiak ebatzi ondoren; alde batetik,  Brigada Mugikorraren Unitatean eta Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabide Alorretako Unitateetan, eta bestetik, Ikuskatzailetza  eta Administrazio eta Trafiko Alorretan. Aipatu deialdiak 2013ko martxoaren 25eko Giza Baliabideen Zuzendaritzaren Ebazpen bien bitartez egin ziren.

Eta, bi deialdiok, Administrazioarekiko Auzien  Bilboko 6. Epaitegiak emandako bi Autoen bitartez,  zuhurtziaz  indargabe geratu direla ikusirik, eta egun sententziarik izan ez denez,  eraginik gabe geratu dira 2013ko ekainaren 19rako esandako zerbitzu eginkizunetarako aurreikuspenak.

Ondorioz, eraginik gabe geratzen da 2013ko maiatzaren 22ko Ebazpenaz deitutako praktiketako destinoen esleipen berria, eta Ertzaintzaren XXIII. Promozioko taldea osatzen duten praktiketako funtzionarioek egun dauden destinoetan jarraituko dute.

 

Arkauti, 2013ko ekainaren 13a