Primer mes expo coches-eu

Guztira 1.500 pertsonek ikusi dute Arkautiko Akademian dagoen Ertzaintzaren ibilgailuen erakusketa eta horretarako ateak zabalduko ditu hilabete bakoitzeko larunbat batean.

AVPE-PLEA2015/10/15

Lehen hilabetean izandako arrakasta ikusirik, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia urriaren 31n, azaroaren 21ean eta abenduaren 19an  zabalik izango da.

 

  • Erakusketan Ertzaintzaren 35 ibilgailu ikusteko ibilbide historiko bat egiteko aukera dugu. Bertan, lehen hilabetean, 1.500 pertsonatik gora  izan dira dagoeneko.
  • Museoak  http://museopoliciavasca.euskadi.eus  helbidean eskuragarri dauden bideen bitartez jaso dituen herritarren eskaeretan sarturik,  bere ateak zabaldu egingo ditu hilabete bakoitzeko larunbat batean erakusketa amaitu arte. Beraz, zabalik izango da urriaren 31n, azaroaren 21ean eta abenduaren 19an.

 

Ibilgailuen erakusketa Poliziaren Euskal Akademiak duen ekimen desberdinen arteko ekimen bat da, hurbiltasuna, gardentasuna eta zabalkunde handiago bat martxan jarriaz. Horretan, 1.500 pertsona izan dira ikusten, beraien artean ikastetxe desberdinetako pertsonak, lanean diharduten ertzainak eta ertzain erretiratuak, familiarrak, automozioarekin zerikusia duten munduko profesionalak eta partikularrak nabarmenduz.

 http://museopoliciavasca.euskadi.eus, gure webaren bitartez edo  @ertzaintzamuseoa instagram edo @ertzaintzamuseo twitter bitartez izandako herritarren parte hartzeari esker, Ertzaintzaren parte izan diren ibilgailu guztiei buruzko gure ezagutza-maila ahalbidetzen duen informazio historikoa biltzen ari gara. Parte hartze horren fruitua eta bide desberdinen bitartez adierazitako eskabideetan sartuz, erakusketak bere ateak zabalduko ditu hilabete bakoitzeko larunbat batean erakusketa amaitu arte. Esandako larunbatak hauexek izango dira: 2015eko urriaren 31, azaroaren 21a eta abenduaren 19a. 

"Hauxe adierazi du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak: "Horretara, erakusketa ikusteko interesa erakutsi diguten eta gure historiaren aldi hau ezagutu nahi duten pertsona askoren eskaerak bideratu ditugu".   

Erakusketan 35 ibilgailu daude, patruila ibilgailuak, motorrak, lur orotako ibilgailuak, autobus bat, furgonetak, ibilgailu bereziak (beldar katezko ibilgailua, elurra kentzeko ibilgailua, Hummera, elurretako motorra, Quada), helikoptero bat eta 1985etik 2009ra bitartean Lehendakari desberdinek erabilitako lehendakarien 2 ibilgailu blindatu, besteak beste.  Erakusketa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian dago, Arkautin ¿Araba. Aldez aurretik ordua hartuz edo erreserba eginez edozein pertsonak edo taldek bisitatu ahal du 2015. urte amaiera arte. Ibilgailuen erakusketaz gain, bisitaren barruan daude Akademiako instalazioetatik ibilbide bat egitea eta betiko Euskal Poliziaren Museoa ezagutzea.

Informazio gehiago eta  erreserbak: 945 285 200 - museopoliciavasca@seg.euskadi.eus