PL convocatoria IVAP (2)-eu - avpe
2014ko irailaren 9ko EHAAn argitaratu da Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko abuztuaren 25eko Ebazpena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetara deia egiten duena.
Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna.- Indarrean dagoen deialdiaren informazio-oharra.
Oinarrietan ezarritakoaren arabera, deialdi honetan Ertzaintzako karrerako eta praktiketako funtzionarioak parte hartu ahal izango dute, beti ere Ertzaintzaren euskararen normalizazio-prozesua arautzen duen Dekretua aldatzen duen 76/2012 Dekretuak araututakoari jarraituz.
Ertzaintzako funtzionarioek Gurenet saileko intranetaren bitartez egin beharko dute eskabidea, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 15 egun naturaleko epean.
Izena emateko epea irailaren 10etik irailaren 24ra, biak barne, izango da.
Izena eman ahal izango da hurrengo hizkuntza-eskakizunetatik bat egiaztatzeko:
HAEE |
EUROPAKO MARKO BATERATUA |
ERTZAINTZA |
|
B 1 |
|
|
B 2 |
1.HE |
|
C 1 |
2.HE |
|
C 2 |
|
Eskabideen kudeaketa
LANGILEAREN ARLOA deritzon laukitxoa aukeratu
Pantailaren ezkerraldean dagoen AVPE-PLEA DEIALDIAK aukeratu
Hiru utilitate jarri dira indarrean:
- HASIERA.- Aurkezpena.
-
DEIALDIAK.- Intranetaren bitartez kudeatutako deialdiak dituen taula azaltzen da. Deialdi bakoitzean ondorengo informazioa ematen du:
- izena emateko epearen egoera
- datak
- esteka bat ("xehetasuna ikusi") deialdiaren oinarriak dituena
- izena emateko aukera
- eskabidea inprimatzeko posibilitatea.
- NIRE ESKABIDEAK.- Parte hartutako deialdiei buruzko kontsultak egin ditzakezu, inprimatu, eta nahi izanez gero, epe barruan, ezeztatzeko aukera duzu.