PL-2015 primera convocatoria IVAP-eu

2015eko otsailaren 18ko EHAAn argitaratu da Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko otsailaren  17ko Ebazpena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetara deia egiten duena.

 

Ertzaintzan Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea.- Indarrean dagoen deialdiaren informazio-oharra

AVPE-PLEA2015/02/18

Oinarrietan ezarritakoaren arabera, deialdi honetan Ertzaintzako karrerako eta praktiketako funtzionarioak parte hartu ahal izango dute, beti ere Ertzaintzaren euskararen normalizazio-prozesua arautzen duen Dekretua aldatzen duen 76/2012 Dekretuak araututakoari jarraituz.

 

  Ertzaintzako funtzionarioek Gurenet saileko intranetaren bitartez egin beharko dute eskabidea, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 15 egun naturaleko epean. Hizkuntza-eskakizun bat egiaztatu ahal izango da soilik beraz, eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da.

 Izena emateko epea otsailaren   19tik  martxoaren 5era, biak barne, izango da.

HAEEko hizkuntza-eskakizunak eta Ertzaintzaren hizkuntza-eskakizunak jarraian adierazten den bezala parekatzen dira:

 

HAEE

EUROPAKO MARKO BATERATUA

ERTZAINTZA

  1. HE

B 1

 

  1. HE

B 2

1.HE

  1. HE

C 1

2.HE

  1. HE

C 2

 

 

Eskabideen kudeaketa

LANGILEAREN ARLOA deritzon laukitxoa aukeratu

Pantailaren ezkerraldean dagoen AVPE-PLEA DEIALDIAK aukeratu

Hiru utilitate jarri dira indarrean: 

  •  HASIERA.- Aurkezpena.
  • DEIALDIAK.- Intranetaren bitartez kudeatutako deialdiak dituen taula  azaltzen da. Deialdi bakoitzean ondorengo informazioa ematen du:
    • izena emateko epearen egoera
    • datak
    • esteka bat ("xehetasuna ikusi") deialdiaren oinarriak dituena
    • izena emateko aukera
    • eskabidea inprimatzeko posibilitatea.
  • NIRE ESKABIDEAK.- Parte hartutako deialdiei buruzko kontsultak egin ditzakezu, inprimatu, eta nahi izanez gero, epe barruan, ezeztatzeko aukera duzu.

Eranskinak(Dokumentuak deskargatzeko egin klik esteketan)