P26 envio codigo de barras-eu - avpe
Ertzaintzaren XXVI. Promozioa.- Maiatzaren 20ko azterketaren buruzko informazio-oharra
AVPE-PLEA2017/05/16
Gaur, astearteak 16, posta-elektroniko bidez, datorren larunbateko probetan (20koetan) kontuan hartu beharreko jarraibide orokorrak bidali dizkizuegu.
Era berean, bidali dizuegu barra-kodedun orri bat. Izangaiok orri hori inprimatu egin behar duzue eta BECen izan momentu orotan.
Orri hori jaso ez duzuenok, begiratu ondo nahi gabeko posta erretiluan edo "spam" izenekoan. Hala ere iritsi ez bazaizue, egun beratan eskuratu ahal izango duzue, 20an, BECen. Eta horretarako, garaiz bertaratzeko gomendioa luzatzen dizuegu.