P25 Pruebas convocatoria-eu - avpe
- Prestakuntza jarduera
- Arkautiko Akademia
- Akademiako dokumentazio zentroa
- Akademiaren berriak
- Euskararen Erabilera-Plana PLEAn
- Kontratatzailearen profila
- Urteko kontratazio planak
- Zerbitzuak
- Esteka interesgarriak
- Gardentasuna
- Datuen babesa
- Ingurumen-jasangarritasuneko zeharkako jarduerak
- Ikastaroak - Jardunaldiak
Ertzaintzaren XXV. Promozioa.- Deialdiko Probak
DEIALDIKO PROBAK
ERTZAINTZAREN XXV. PROMOZIOA
2015eko ekainaren 6a - BEC Barakaldo
Tokia: BECeko 2. pabiloia.
Ordutegia: Pabiloiko ateak goizeko 7:45ean irekiko dira eta 8:15ean itxi.
Identitatea egiaztatzea: nahitaez NANa, gidabaimena edo pasaportea aurkeztu beharko dute.
Kokapena 2. pabiloian : Izangaiak zona eta azpizonetan banaturik izango dira, beraien lehen abizenaren arabera. Planoa eransten da lehenengo abizenaren arabera bakoitzari dagokion eskailera sarbidearekin.

Kontuan izan beharrekoak:
1.- Ordurako iristea eskatuko da.
2.- Ezin izango da erabili komunikaziorako teknologiarik eta/edo informazioa biltegiratzeko teknologiarik, erlojua barne.
3.- Probak 14:00etatik 15:00etara bitartean amaitzea aurreikusten da, gutxi gorabehera.
4.- Komunera bakarrik joan ahal izango da proben artean ezarritako bi atsedenaldietan eta dagokion gunean sartu baino lehen.
5.- 2. pabiloian ezin izango da sartu probara ez doan inor ere.
Egin beharreko probak, guztiak nahitaezkoak eta baztertzaileak:
1.- Ezagupenen proba. Puntuazio altuena 150 puntu eta gainditzeko 75 puntu lortu behar dira.
2.- Proba psikoteknikoa: gaitasunen ebaluazioa. Puntuazio altuena 120 puntu. 4 ariketa izango dira, guztiak baztertzaileak eta bakoitzean 15 puntu lortu beharko dira.
3.- Proba psikoteknikoa: nortasuna. Puntuazio altuena 150 puntu. 2 ariketa izango dira, guztiak baztertzaileak. Lehen ariketan 50 puntu lortu behar dira eta bigarrenean 25 puntu.







