P24 Instrucciones para el BEC-eu - avpe
Ertzaintzaren XXIV. Promozioari Informazio-oharra.- Probak UZTAILAren 5an ,larunbata, izango dira BECen (Barakaldo) 08:15etik aurrera.
DEIALDIKO PROBAK
ERTZAINTZAREN XXIV. PROMOZIOA
2014ko uztailaren 5a - BEC Barakaldo
Tokia: BECeko 5. pabiloia.
Ordutegia: Izangaiak 8:15erako deituta daude. Instalazioak 6:30etik aurrera zabalik izango dira.
Identitatea egiaztatzea: nahitaez NANa, gidabaimena edo pasaportea aurkeztu beharko dute.
Kokapena 5. pabiloian : Izangaiak 22 zonetan banaturik izango dira, beraien lehen abizenaren arabera. Zonetako planoa eta abizenaren araberako kokapen-tarteak eransten dira.
Kontuan izan beharrekoak:
1.- Ordurako iristea eskatuko da.
2.- Ezin izango da erabili komunikaziorako teknologiarik eta/edo informazioa biltegiratzeko teknologiarik.
3.- Probak 14:00etatik 15:00etara bitartean amaitzea aurreikusten da, gutxi gorabehera.
4.- Komunera bakarrik joan ahal izango da proben artean ezarritako bi atsedenaldietan eta dagokion zonan sartu baino lehen.
5.- 5. pabiloian ezin izango da sartu probara ez doan inor ere.
Egin beharreko probak, guztiak nahitaezkoak eta baztertzaileak:
1.- Ezagupenen proba. Puntuazio altuena 150 puntu eta gainditzeko 75 puntu lortu behar dira.
2.- Proba psikoteknikoa: gaitasunen ebaluazioa. Puntuazio altuena 120 puntu. 4 ariketa izango dira, guztiak baztertzaileak eta bakoitzean 15 puntu lortu beharko dira.
3.- Proba psikoteknikoa: nortasuna. Puntuazio altuena 150 puntu. 2 ariketa izango dira, guztiak baztertzaileak. Lehen ariketan 50 puntu lortu behar dira eta bigarrenean 25 puntu.
Eranskinak(Dokumentuak deskargatzeko egin klik esteketan)