Nota informativa. Proc.selec.Servicio de prevención de incendios - avpe
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Bereziko Suteen Prebentzio eta Itzalketako Zerbitzuko eskalan sartzeko hautaketa-prozedura. Informazio interesgarria.
AVPE-PLEA2024-07-26
Informazio interesgarria. Arabako eta Gipuzkoako deialdi bateratuko suhiltzaile-plazen esleipendunak
Aurreikusitako egutegia:
- Iraileko lehen astean, 2tik 6ra, odolaren eta gernuaren analisi klinikoak egingo dira, eta, horretarako, izangaiak zehaztuko diren zentroetan deituko dira. Behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko da.
- Osasun-azterketak irailaren 10etik 20ra bitartean egingo dira. Pertsonalki jakinaraziko da, posta elektronikoz, eguna eta ordua. Azterketak Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egingo dira.
- Ikastaroa irailaren 24an (asteartea) hasiko da. Egun horretan, ikasketa-planari eta ikastaroaren garapenari buruzko informazio zehatza emango da. Plazen esleipendun guztiak (114) egun horretan bertaratu beharko dira.
Mesedez, adi egon Akademiaren webgunearen bidez ematen den informazio guztiari.