Nota de prensa Consejo Rector-eu - avpe
Andrés Zearretak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aurrekontua eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko hautaketa-prozesu berria Zuzendaritza Batzordean aurkeztu ditu
- Bileran azaldu da 2021eko aurrekontua 24,5 milioikoa izango dela, iazkoa baino % 15,3 handiagoa
- Zuzendaritza Batzordeak Euskadiko Segurtasun Sistema osatzen duten kolektiboentzat aurreikusitako urteko jarduera-plana onartu du
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak, Andrés Zearretak, Arkauteko Zuzendaritza Batzordean datorren urteko aurrekontua aurkeztu du. 2021eko aurrekontua 24,5 Mill/€-koa izango da, 2020koa baino % 15,3 handiagoa (+3,2 Mill/€), eta horietatik 2,8 milioi euro Segurtasun Saila finantzatzeko izango dira transferentzia bidez eta gainerakoa Akademiako diru-sarrera propioak dira.
Aurrekontuaren igoeraren arrazoi nagusia Sailaren finantzazioan izandako gehikuntza da:
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren transferentziak % 13,9ko igoera izango du (+2,8 Mill/€), Promozioaren prestakuntza amaitzeko eta 30. Promozioko 700 plaza berrien hautaketa-prozesua egiteko. Batez ere 2021ean elkartuko diren bi promozioetako ikasleen lansariak ordaindu behar direlako igo da kontu-saila: hilean, batez beste, 911,62 euro kobratzen dituzte.
- 712.252 € Covid-19ak eragindako gasturako:
- Norbera babesteko materiala, gel hidroalkoholikoa, garbiketak, etab.
- Akademiaren “Ikasberri proiektua”, 2021ean formakuntza-eskaintza berritu ahal izateko, teleirakaskuntzarako gelak egokitzeko, ikasleentzat eta irakasleentzat ordenagailuak erosteko, etab. 000 euro dira.
- Polizia-simulatzaileak erostea 150.000 euroan, formakuntza birtuala sustatzeko eta aurrez aurreko formakuntza mugatzeko, pandemiaren hedapena geldiarazteko prebentzio-neurri moduan.
Arkauteko Zuzendaritza Batzordearen bileran “2020ko Jarduera Memoria” ere azaldu da, eta, horrez gainera, “2021erako aurreikusitako urteko Jarduera-Plana” aurkeztu da. Plan horretan barne hartzen dira Euskadiko Segurtasun Sisteman parte hartzen duten kidego eta agente guztientzako (Ertzaintza, udaltzaingoak, larrialdi-zerbitzuak, babes zibila eta boluntariotza) ikastaroak, kidegoan sartzekoak, kategoriaz igotzekoak eta espezializaziokoak, alegia. Jarduera horien artean aipatzekoa da Ertzaintzako eta udaltzaingoetako 751 plazako deialdi bateratu berria, EHAAn datorren urtarrilaren 11n argitaratuko dena.
Parez Pare jardunaldiak
Bestalde, gaur goizean egin den bileran Parez-Pare jardunaldien hurrengo edizioan aztergai izango diren gaiak eta gauzatuko den programa ere aurkeztu dira:
- Desobedientzia/aurka egitea/atentatua
- Portaera jakinei aurre egiteko jarduketak
- IKTn bidez egiten diren delituak
- Familia barruko indarkeria
- Biktimaren estatutua
- Polizia-jarduketa biktimekin