Modificación titulo técnico-eu

Titulo tekniko baliokidetza eskaeren prozedura.-Prozeduraren aldaketa.

AVPE-PLEA2014/12/10

ERTZAINTZA ETA UDALTZAINGOAREN ETA TEKNIKARI TITULUAREN ARTEKO BALIOKIDETZA ESKABIDEAREN PROZEDURAREN ALDAKETA

 

 Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian jaso da Hezkuntzako, Lanbide Hezkuntzako eta Unibertsitateetako Estatuko Idazkaritzako Lanbide Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiko jakinarazpena, hezkuntza-sistemako Lanbide Hezkuntzako teknikari tituluarekin Euskal Autonomia Erkidegoko agentearen baliokidetzei buruzko eskabiderako ezarritako prozedurari buruz. Horretan aurreikusten da aipatutako baliokidetzaren eskabideei dagozkien jakinarazpenak Hezkuntzako Elektronikaren Egoitzaren bitartez egitea. Horretarako, eskaeragileek  aldez aurretik esandako Hezkuntzako Elektronikaren Egoitzan erregistratu beharko dute (https://sede.educacion.gob.es/portada.html)

Orain arte kudeaketak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren bitartez egin dira, eta  hemendik aurrera ere posible izango da horrela egitea. Hala ere, nahi izanez gero, gaurtik aurrera, eskabideok egin ahal izango dira  Hezkuntzako Elektronikaren Egoitzaren bitartez.

 Horretarako, erregistratu ondoren, orain arte Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiara bidali izan den  bezala bidali beharko da eskabide elektronikoa, dokumentazioari erantsita, inprimatuta eta  sinatuta, Akademiak espediente hori Madrilera bidali ahal izateko.

 Orientazio eta Lanbide Hezkuntzako Zuzendariordetza  Nagusiak dagokionean eta eskabidean emandako posta elektronikoaren bitartez, bidaliko du emandako erantzuna Hezkuntzako Elektronikaren Egoitzaren esku dagoela eta, interesdunak nahi izanez gero, behera kargatu ahal duela. Horrelako kasuetan, ez da Akademiaren inolako jakinarazpenik jasoko.