MBI07 publicación convocatoria-eu - avpe
Udaltzaingoaren behin-behineko agenteen lan-poltsa.- Indarrean dagoen deialdiari buruzko informazio-oharra.
AVPE-PLEA2016/03/22
2016ko martxoaren 10eko EHAAn argitaratu da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren Ebazpena. Ebazpen horren bitartez, Udaltzaingoaren behin-behineko agenteen lan-poltsa (Oinarrizko eskala eta C-2 Sailkatze taldekoa) sortzeko, oposizio bitartez, hautaketa prozedurarako deia egiten da kidegoan behin-behinekotasunez jarduteko. Prozeduraren baitako fase gisa prestakuntza ikastaro batez osatuko da hautaketa prozedura.
Interesdunek izena emateko epea: martxoaren 29ko 08:00etatik 2016ko apirilaren 11ko 10:00ak arte.
- Martxoaren 29tik aurrera, doako telefono bat gaituko da (900 840 088) astelehenetik ostegunera, 8:30etik 16:30era, eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara, horren gaineko informazio guztia lortzeko.