MBI07 Equipación para el curso-eu - avpe
Udaltzaingoaren behin-behineko agenteen lan-poltsa.- Ikastaroaren informazio-oharra.
INFORMAZIO ORRIA
- Ikastaroa 2016ko maiatzaren 9an hasiko da eta 2016eko ekainaren 3an amaitzea aurreikusten da.
- Ikasleak Barne Erregimeneko bulegoan aurkeztu beharko dira lehenengo egunean, goizeko 08:00etan.
- Honako hau izango da ikastaroaren ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera 08:15etik 14:30era, aldaketak egiteko baldintzatuta.
- Ikastaroak dirauen bitartean, Ikastegiak ostatu zerbitzua eskainiko du.
- Ikastegiak ostatu zerbitzua eta jantokia eskainiko ditu. Ikastaroaren hasieran jasoko dute honen inguruko informazioa.
- Ikasleak kirola egiteko kirol arropa ekarri beharko du: txandal iluna edo galtzamotz ilunak eta elastiko zuria erabiliko ditu. Halaber, kirol-oinetakoak, galtzerdiak, toalla, dutxarako oinetakoak eta norberaren garbitasunerako produktuak ere ekarri beharko ditu. Debekatuta dago edozein ideologia adierazten duen ikur, anagrama edo sinbolodun arropa erabiltzea.