Jornada Terrorismo Internacional-eu

Arkaute PAREZ-PARE Polizia Jardunaldiak.- Nazioarteko Terrorismoa: Terrorismo Yihadista.

AVPE-PLEA2014/06/06

Arkaute Parez-Pare polizia jardunaldien zikloarekin jarraituz, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak, Malentxo Arruabarrenak, Terrorismo Yihadistaren inguruko saio berri bati hasiera eman dio.
Lehen mahainguruan, mundu musulmanari buruzko ezaugarri garrantzitsuenei ekin zaie: erlijioa, kultura islamikoa eta bere adierazpen desberdinak. Baita ere, islamismoaren zabalkundearen kriminologia-garrantzia eta  garrantzi juridiko-penala; aparteko eran gorroto-delituak kontuan hartuz.
Bigarren mahainguruan, Kriminologia ikuspuntutik musulman gazteen erradikalizazio yihadista  eta yihadeko borrokalarien profilak eztabaidatu dira. Terrorismo yihadistaren alde biktimologikoak ere tratatu dira.
Gai batzuk nabarmendu behar dira parte hartu duten txostengileek azaldutako eta egindako ekarpen interesgarrien artean eta, ahal den neurrian hausnarketa sakonago bat merezi dutenak. Gaiak hauexek dira:

  • Islam-ean  globalizazioaren eraginaren paradoxa.
  • Internet-aren erabilera yihadismoaren on-line gune gisa izatean gain bilera birtualetako gune gisa izatea.
  • Gai honi buruzko antolatzaile juridikoen ezagutza eza.
  • Polizia agenteen eginkizunik garrantzitsuena bigarren biktimizazioaren minorazioan.

Eranskinak(Dokumentuak deskargatzeko egin klik esteketan)