Intendentes IT2 convocatoria-eu

Ertzaintzaren Eskala Goreneko Intendente kategorian sartzeko hautaketa prozedura.- Indarrean dagoen deialdiari buruzko informazio-oharra.

AVPE-PLEA2014/10/17

2014ko urriaren 17ko EHAAn, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpena argitaratu da. Honen bidez, Ertzaintzaren Eskala Goreneko intendente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdia egiten da.

Izena emateko epea urriaren 18tik  azaroaren 5era, biak barne, izango da.

 

Eskabideen kudeaketa

LANGILEAREN ARLOA deritzon laukitxoa aukeratu

Pantailaren ezkerraldean dagoen AVPE-PLEA DEIALDIAK aukeratu

Hiru utilitate jarri dira indarrean: 

 

  • HASIERA.- Aurkezpena.
  • DEIALDIAK.- Intranetaren bitartez kudeatutako deialdiak dituen taula  azaltzen da. Deialdi bakoitzean ondorengo informazioa ematen du:
    • izena emateko epearen egoera
    • datak
    • esteka bat ("xehetasuna ikusi") deialdiaren oinarriak dituena
    • izena emateko aukera
    • eskabidea inprimatzeko posibilitatea.
  • NIRE ESKABIDEAK.- Parte hartutako deialdiei buruzko kontsultak egin ditzakezu, inprimatu, eta nahi izanez gero, epe barruan, ezeztatzeko aukera duzu.

Eranskinak(Dokumentuak deskargatzeko egin klik esteketan)