Inaguracion expcoches-eu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, irailaren 16an Ertzaintzaren ibilgailuen erakusketa inauguratuko du "Historia eginez".

AVPE-PLEA2015/09/10

 Euskal Poliziaren Akademiak duen irekitze- eta hiri-gardentasun konpromisoaren barruan, parte-hartzeko ekimen bat jarri dugu martxan. Aipatutakoa irailaren 16ean  goizeko 11etan inauguratuko da ofizialki eta horretan zuek izatea espero dugu.

Lan-talde gartsu baten lanaren fruitua dugun ekimenak Ertzaintzak bere historian zehar erabili dituen ibilgailu mota guztien lan-bilketa ahalbidetu digu, orain xede bikoitz batekin martxan jartzen dugun erakusketa berritzaile honetan gauzatzen duguna. Alde batetik, Ertzaintzarentzat adierazten du ibilgailu hauen inguruan bizi izandako esperientziak, anekdotak eta lekukotasun historikoak gogoratzea  eta, bestetik, herritarrentzat adierazten du urte guzti hauetan Ertzaintzak garatutako herritar-zerbitzuaren ibilbide historikoaren balioa.

Irailetik hasita; hau da, inauguratzen denetik hasita, azarora arte zabalik izango den erakusketak honako kategoriatan bildutako ibilgailu ditu: patruila-ibilgailu, ibilgailu berezi, furgoneta, motor, lur orotako ibilgailu, helikoptero bat eta lehendakarien  2 ibilgailu blindatu. 

Aurrez-aurre 16ean agurtuko zaituztedalakoan, jaso ezazue adeitasunezko agurra.

 

Malentxo Arruabarrena