II Jornadas motoristas-eu

II Kirol probetan eta martxa zikloturistetan laguntza-lanak egingo dituzten motor-gidarientzako II prestakuntza Jardunaldia.- Informazio-oharra.

AVPE-PLEA2013/07/12

Trafiko Zuzendaritzak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzarekiko lankidetzan antolatuko du udazkenean kirol probetan eta martxa zikloturistetan laguntza-lanak egingo dituzten motor-gidarientzako II prestakuntza Jardunaldia. Iaz burutu zen lehenbiziko Jardunaldian parte hartu ezin izan zutenei zuzenduta dago; izan ere, egitaraua berdina baita. 

Behin-behineko egutegia honako hau da:

-Deialdiaren Ebazpenaren argitalpena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki Taulan www.arkauteakademia.net   , irailaren 2an.

-Izena emateko epea: irailaren 2tik 18ra.

-Ikastarora heltzeko  froga praktikoak: urriaren 1etik 3ra.

- Prestakuntza-Jardunaldia: azaroaren 15ean.

Jardunaldiaren zehaztasun gehiago irailetik aurrera ezagutaraziko dira.