Eudel y Academia-eu

Segurtasun Sailak eta EUDELek Udaltzaingoaren hautaketa-prozesu bateratuari buruzko informazioa eman diete udalei.

AVPE-PLEA2017/04/07

Gaur goizean informazio-saio bat eskaini da udaletako politikari eta teknikarientzat, EUDELek Bilbon duen egoitzan. Bertan, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako arduradunek aurkezpena egin dute, udaltzaingoko oinarrizko mailako agenteen sailkapenean sartzeko hautaketa-prozesu bateratura gehitzeko ¿euren borondatez¿ aukerari buruz.

Proiektuan sartutako udal alorretako (segurtasuna/udaltzaingoa, giza baliabideak, idazkaritza, zerbitzu juridikoak, etab.) 70 bat pertsona izan dira saioan, eta EUDELek, Akademiak eta Segurtasun Sailak berak antolatu dute elkarrekin. Deialdi honen xedea izan da udalei informazio zehatza eta zuzena ematea, borodatezko hautaketa-prozesuaren inguruan (abantailak, atxikitzeko moduak eta prozedura, egitura, etab.).

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Segurtasun zuzendari Rodrigo Gartziak, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrenak eta Segurtasun Saileko abokatu Josu Gonzálezek hartu dute parte.


Eranskinak(Dokumentuak deskargatzeko egin klik esteketan)