Dia Internacional de la Mujer-eu - avpe
Emakumearen Nazioarteko eguna
Polizia eta Larrialdietako Euskal Adademiak berdintasunaren legearekin duen konpromisoari ekingo dio.
Gaur martxoaren 8an, Emakumeen nazioarteko eguna dela-eta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak bat egiten du egun horretan munduko emakume guztiei egingo zaien aitormen eta omenaldi ekitaldi guztiekin; aldi berean, euskal erakunde guztiek, beraien lana emakumeen alde egiteko bideratu duten profesionalek, eragile sozialek, eta, bereziki, emakumeek eta beraien erakundeek egiten duten lana ere aitortu nahi du. Izan ere, emakume eta gizonen arteko berdintasuna ez da giza eskubide bat bakarrik, gizarte osorako onura bat ere bada; baita euskal gizarte justuagoa, kohesionatuagoa eta sozial eta ekonomikoki garatuagoa eraikitzeko behar estrategikoa ere.