Emakumeen Nazioarteko Eguna - avpe
Emakumeen Nazioarteko Eguna - berdintasunaren aldeko bertsoak
Mila beratzirehun zortzin -1-
zen martxoaren zortzian,
protesta egin zuten ehunda hogei
neska fabrikan hil zi(r)an.
Molotov koktel mordoa
bota zieten gainian,
handik bertatik ateratzeko
zeudenak itxialdian,
Cotton fabrikan izan zen hura
orduko New York hirian.
Mila bederatzirehun -2-
hamaikagarren urtian,
lantegi baten nagusi jaunak
horren zital jokatzian.
Eraikin osoa suak
guztiz hartu zuenian,
langile haiek irten ezinik
zerratuta giltzapian,
ehunda hogeitahiru emakume ta
hogei bat gizon hil zi(r)an.
Urte dexente joan dira -3-
ta_oraindik ere ari da
Emakumeen Mugimendua
eskubideei begira.
Berdintasuna ez da ametsa
izanez gero segida,
oraindik ere bizi ditugu
hor hainbeste tirabira;
ta bitartean esango_izuet:
Emakumeak biba, biba!!!