COVID PREBENTZIO-NEURRIAK EGUNERATZEA

Covid prebentzio-neurriak eguneratzea (2022ko apirilaren 25a)

PLEA2022/04/25

COVID PREBENTZIO-NEURRIAK EGUNERATZEA

2022ko apirilaren 25a

Osasun Ministerioaren Real Decreto 286/2022, de 19 de abril, por el que se modifica la obligatoriedad del uso de mascarillas durante la situación de crisis sanitaria ocasionada por la COVID-19 indarrean jartzeak aldatu egiten du SARS-CoV-2K eragindako pandemia-egoeran lan-eremuan maskarak erabiltzeko derrigortasuna.

Aipatutako ERREGE DEKRETUAN ezarritako jarraibideei eta Segurtasun Saileko Prebentzio Zerbitzuaren gomendioei jarraituz, honako neurri hauek hartu beharko dira kontuan:

1-Oro har, ez da derrigorrezkoa izango maskara erabiltzea lanaldian. Halaber, indarrean dauden aireztapen-protokoloak mantentzen dira lokal eta barruko geletan (gutxienez egunean 3 aldiz). Gainera, pertsonen arteko distantzia ahalik eta handiena izaten eta eskuak behar bezala eta maiz garbitzen saiatuko dira.

2- Maskara arduraz erabiltzea gomendatzen da honako kasu honetan:

  • Enpresako, partikularreko edo garraio kolektiboko ibilgailua partekatzen denean,
  • lan-bileretan, prestakuntza-geletan, atseden-guneetan, kirol-instalazioetan eta Akademiako beste eremu batzuetan, bertaratutako pertsonen kopurua dela eta segurtasun-tartea (1,5m) eta airea behar bezala berritzea bermatu ezin denean,
  • langilea SARS-CoV-2 koronabirusaren infekzioarekiko kalteberra edo bereziki sentikorra deritzon taldekoa denean (60 urte edo gehiago, berezko edo kanpoko kausagatik immunodeprimituak eta haurdunak), 2022ko apirilaren 20ko Laneko Arriskuen Prebentziorako zerbitzuen jardun-prozedurarekin bat etorriz (*)

3- Maskara nahitaez erabili behar da langileak COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituenean edo gaixotasuna duenean. Kasu horretan, gainera, Osasun Sailak ezarritako protokoloei jarraituko zaie.

4- Dokumentu honetako prebentzio-neurriak pandemiaren bilakaeraren arabera eguneratuko dira.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak maskarak emango dizkie hala eskatzen duten pertsonei, izakinak agortu arte.

(*) Talde kaltebera bateko langileak Laneko Prebentzio eta Osasuneko Alorreko Laneko Medikuntzako Arloarekin jarriko dira harremanetan, medikuek kasu bakoitza baloratu, langilearen sentsibilitate bereziaren izaera ezarri eta prebentzio-, egokitzapen- eta babes-neurriei buruzko gomendioak eman ditzaten.