Convocatoria IVAP 02_2015 Perfiles Ertzaintza-eu - avpe
2015eko irailaren 7ko EHAAn argitaratu da Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko irailaren 4ko Ebazpena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetara deia egiten duena.
Ertzaintzan Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea.- Indarrean dagoen deialdiaren informazio-oharra.
Oinarrietan ezarritakoaren arabera, deialdi honetan Ertzaintzako karrerako eta praktiketako funtzionarioak parte hartu ahal izango dute, beti ere Ertzaintzaren euskararen normalizazio-prozesua arautzen duen Dekretua aldatzen duen 76/2012 Dekretuak araututakoari jarraituz.
Ertzaintzako funtzionarioek Gurenet saileko intranetaren bitartez egin beharko dute eskabidea, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 15 egun naturaleko epean. Hizkuntza-eskakizun bat egiaztatu ahal izango da soilik beraz, eskabide bakarra aurkeztu ahal izango da.
"OHARRAK" atalean ahozko azterketa non egin nahi den adieraziko da: ARABAn, BIZKAIAn edo GIPUZKOAn.
HAEEko hizkuntza-eskakizunak eta Ertzaintzaren hizkuntza-eskakizunak jarraian adierazten den bezala parekatzen dira:
HAEE |
EUROPAKO MARKO BATERATUA |
ERTZAINTZA |
|
B 1 |
|
|
B 2 |
1.HE |
|
C 1 |
2.HE |
|
C 2 |
Eskabideen kudeaketa
LANGILEAREN ARLOA deritzon laukitxoa aukeratu
Pantailaren ezkerraldean dagoen AVPE-PLEA DEIALDIAK aukeratu
Hiru utilitate jarri dira indarrean:
- HASIERA.- Aurkezpena.
-
DEIALDIAK.- Intranetaren bitartez kudeatutako deialdiak dituen taula azaltzen da. Deialdi bakoitzean ondorengo informazioa ematen du:
- izena emateko epearen egoera
- datak
- esteka bat ("xehetasuna ikusi") deialdiaren oinarriak dituena
- izena emateko aukera
- eskabidea inprimatzeko posibilitatea.
- NIRE ESKABIDEAK.- Parte hartutako deialdiei buruzko kontsultak egin ditzakezu, inprimatu, eta nahi izanez gero, epe barruan, ezeztatzeko aukera duzu.