CIC adnitidos definitivos-eu

Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako eta Oinarrizko Eskalako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko Ikastaroetan sartzeko hautaketa prozedura.- Onartutako eta bazter geratutako pertsonen behin betiko zerrenda. Oposizioko Lehen proba egiteko data.

AVPE-PLEA2014/06/16

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako  Iragarki-taulan eta Segurtasun Saileko intranetean (Gurenet), argitaratu da Ebazpena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako  zuzendariaren 2014ko ekainaren 16koa. Ebazpen horren bitartez, 2014ko apirilaren 11ko ( apirilaren 24ko EHAA, 77 zk.) Ebazpenaz deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente Kategoriako eta Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialondoko Kategoriako karrerako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko Ikastaroan (IKI) sartzeko hautaketa prozedurarako onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten da eta oposizioko lehen proba egiteko data argitaratzen da.

Oposizioko lehen proba  2014ko ekainaren 26an izango da, 15:30etan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako instalazioetan.