Ciberdelincuencia nota jornada realizada-eu

Arkaute PAREZ-PARE Polizia Jardunaldiak.- "Ciberdelinkuentzia" Jardunaldiari buruzko informazio-oharra.

AVPE-PLEA2014/09/19

Arkaute Parez-Pare polizia jardunaldien zikloarekin jarraituz, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak, Malentxo Arruabarrenak, Ziberdelinkuentzia gaiari buruzko sesio berri bati hasiera eman dio.

Lehenengo mahainguruan, Delinkuentzia informatikoaren ezagutza eta ikerketa, eta horrek ikuspuntu polizial, juridiko-penal eta prozesaletik daukan problematika berezia aztertu da.

Bigarren mahainguruan, Ziberkrimenaren  ulertze kriminologikoa eta planteatzen dituen alderdi biktimologikoak eta erronka juridikoak aztertu dira.
 

Gai batzuk ere nabarmendu behar dira, parte hartu duten pertsonen zein txostengileen ekarpen interesgarrien artean.  Hauexek ditugu:

  • Ziberespazioa krimen-aukerarako espazio berri bat da.
  • Krimen-fenomenoari aurre egiteko neurri eraginkorrek Zigor Zuzenbidean eta Politika Kriminalean erronkak planteatzen dituzte.
  • Gai honen inguruan eragile juridikoek duten ezjakintasunak eta horren inguruko ikerketa aintzinako era eta sistemekin egiteak ziberdelinkuentziaren aurkako borroka zailtzen du.
  • Oinarritik egiten den  eta Erakunde pribatuekiko egiten den nazioen arteko lankidetza giltzarri dira krimen fenomeno honen ikerketarako.