Azaroaren 25eko adierazpena. PLEA. Emakumeen aurkako indarkeria matxista ezabatzeko nazioarteko eguna - avpe
Azaroaren 25eko adierazpena. PLEA. Emakumeen aurkako indarkeria matxista ezabatzeko nazioarteko eguna
Azaroaren 25eko adierazpena. Emakumeen aurkako indarkeria matxista ezabatzeko nazioarteko eguna
Gaur, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, erakutsi nahi du indarkeria matxistaren adierazpen guztiak gaitzesten dituela, eta konpromisoa hartzen duela prestakuntzatik abiatuta lanean jarraitzeko eta baita beste erakunde batzuk eta gizarte osoa inplikatzeko horiek desagerrarazteko helburuarekin.
Aurtengo kanpaina gizonei zuzenduta dago, eta gizonak gara indarkeria matxistaren aurrean matxinatu eta ezetz esaten dugunak. Apelazio hori beharrezkoa da, eta bat dator, gainera, Europako Kontseiluaren Istanbulgo Hitzarmenaren jarraibideekin, Berdintasunerako Legearen beraren jarraibideekin edo Berdintasunaren aldeko Herri Itunaren jarraibideekin, horiek guztiek eskatzen baitute gizonen eta haurren sentsibilizazioa eta inplikazioa bultzatzea.
Indarkeria matxista ez da emakumeen arazoa. Gizartearen arazoa da. Eta, bereziki, gizarte matxista batean sozializatutako gizonena. Maskulinitatea gauzatzeko modu bat irakatsi zaien gizonak. Indarkeria geldiarazteko, behar-beharrezkoa da gizonok desberdintasunaren aurka matxinatzea eta gizonezkoen korporatibismoa haustea.
Bidearen puntu horretan gaude, non atzera begiratuz gero, egindako lan guztiak norabide egokian aurrera eginarazi digun, baina aurrera begiratuz gero, oraindik egiteko dagoen bidea ikusten dugu, beraz, orain arte bezain urrats sendoak eta onuragarriak ematen jarraituko dugu orain bezain indartsu edo gehiago.
Bada garaia gizonok aldarrikapen historiko honekin bat egiteko. Kanpainaren helburua da gu, gizonok, interpelatzea logika patriarkala auzitan jartzen duten emakumeen, beste gizon batzuen eta beste identitate ez-normatibo batzuen aurkako indarkeriazko jarrerei buruz, eta dei bat da maskulinotasuna zalantzan jartzera, batzuek ulertzen duten bezala, beren helburuak lortzeko zapaltzeko eskubidearekin eta adierazpen matxisten konplizitatearekin hausteko eskubidearekin amaitzeko. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean, ezin gara ikusle hutsak izan, ez gu gizonok, ezta emakumeak ere.
Indarkeria matxistaren biktimak gogoratu nahi ditugu, eta gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu emakume biktimei eta biziraun dutenei. Era berean, pertsona guztiak animatu nahi ditugu jendaurrean adieraz dezaten indarkeria matxista gaitzesten dutela azaroaren 25ean antolatzen diren deialdietan, eta, horrela, emakumeen aurkako indarkeria gizarte osoaren arazoa dela erakutsi nahi dugu.
Azkenik, gogorarazi nahi dugu Akademiak, Segurtasun Publikoko Euskal Sistemako profesionalak prestatzeko ardura duen erakundea den aldetik, erantzukizun argia dugula indarkeria matxistaren aurkako borrokan, zeina oinarrizko eskubideen aurka, baita askatasunaren, berdintasunaren, bizitzaren, segurtasunaren eta diskriminaziorik ezaren aurkako benetako eraso larria den.
Indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko, Akademiak konpromiso hauek hartzen ditu:
- Berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko prestakuntza-sistema progresiboa ezartzea Akademiako langile guztiei.
- Genero-ikuspegitik prestakuntza onena ematea ikasleei, emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko, antzemateko eta arreta goiztiarra emateko herritarren segurtasunaren arduradun diren aldetik.
- Segurtasun Saileko hainbat arlorekin koordinatuta lanean jarraitzea, polizia-protokoloak eta -tresnak ezartzeko, indarkeria matxistaren biktimak babesteko helburuarekin.
Soilik bai da baietz!!!
Beraz, biktima eta bizirik atera diren emakumeei gure babes eta elkartasun guztia adierazteko 5 minutuko isilunea egingo dugu jarraian