avpe_ El dia del euskera-eu

2017ko Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna Arkautin.

AVPE-PLEA2017/12/01

Euskara urtean  egun batez dugu ospakizunerako gai. Eta ospakizun egunaz baliatu nahi izan dugu euskara Arkautiko jendearen ezpainetan jartzeko.

Ospakizun honetan Malentxo Arruabarrena  Julián andrea, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia izan dugu bidelagun. Bertan, zuzendari andreaz gain, Prestakuntzako Arlo eta Dibisio buruak, Euskara Ataleko buru eta irakasleak, segurtasun zerbitzuetako taldeetako ikasle-ordezkariak (ertzain, ertzaingai, udaltzain, udaltzaingai, suhiltzaile,¿) eta Arkautiko langileak  izan gara, hori guztia euskararen erabileraren mesedetan. Giro atseginean, "Euskaldun Berria" Aretoan bildu gara, euskararen manifestua irakurri dugu eta denon artean "Euskal Herrian Euskaraz" abestia abestu dugu. Eta, amaitu aurretik, Iñaki Suinagak egindako bertsoa abesteko gonbidapena luzatu dugu.

Euskaraz 365 egun. Halaxe izan dadila!

 


Eranskinak(Dokumentuak deskargatzeko egin klik esteketan)