Agente Escala Básica de los cuerpos de Policía del País Vasco. Resultados definitivos de euskera - avpe
Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako eta Udaltzaingoko Zerbitzuetako oinarrizko eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedura. Euskararen borondatezko probaren behin betiko kalifikazioak.
AVPE-PLEA2025-04-03
AKORDIOA, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingoko Zerbitzuetako oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesukoa zeinaren bidez, euskararen borondatezko probaren behin betiko kalifikazioak argitaratzen dira. Hautaketa-prozesu hori 2024ko otsailaren 13ko Ebazpenaren bidez (2024ko otsailaren 22ko EHAA, 39. zk.) deitu zen, eta 2024ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez (2024ko martxoaren 8ko EHAA, 50. zk.) aldatu zen.