Acto entrega credenciales 28P_ Medidas de prevención - avpe
Ertzaintzaren 28. Promozioari kredentzialak emateko ekitaldirakoak._ Prebentzio-Neurriak
PREBENTZIO-NEURRIAK, COVID-19ren aurrean Ertzaintzaren 28. promozioari kredentzialak emateko ekitaldiRAKOak
Dokumentu honen xedea da Ertzaintzaren 28. promozioari kredentzialak emateko ekitaldia egiten den bitartean "SARS-CoV-2" infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko neurriak labur aurkeztea.
Bertan, 28. promozioko ikasleentzako, irakasleentzako eta gonbidatuentzako neurri orokorrak aurkezten dira.
Bertan, 28. promozioko ikasleentzako, irakasleentzako eta gonbidatuentzako neurri orokorrak aurkezten dira.
1.Prebentzio-neurri orokorrak. Sarrera eta egonaldia Akademia-guneetan.
Ekitaldian indarrean dauden arau eta gomendio orokorrak bete beharko dira (maskarak erabiltzea, eskuak garbitzea, segurtasun-distantzia, etab.). Era berean, une oro bete beharko dira barnetegiko langileen eta Akademiak identifikatutako langileen jarraibideak.
Maskarak nahitaez erabili beharko dituzte ekitaldira joaten diren pertsona guztiek: 28. promozioko kideek, irakasleek, Akademiako langileek, agintariek, gonbidatutako pertsonek, segurtasun-langileek, garbiketa-enpresak eta ekitaldiaren garapenarekin zerikusia duen orok.
Pertsona bakoitzak bere maskara ekarri beharko du.
28. promozioko kideei dagokien maskara emango die Akademiako langileek.
Ekitaldia egiteko prestatutako espaziora sartu aurretik, pertsona guztiek eskuak garbitu beharko dituzte, urarekin eta xaboiarekin, edo gelen banagailuekin edo dagozkien sarbideetan hornitutako soluzio hidroalkoholikoekin.
Gonbidatuak (gonbidapena pertsonala eta besterenezina da) eta agiridunak soilik sartu ahal izango dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian ekitaldirako zehaztutako espaziora (Akademiaren patioa).
Edozein pertsonak (28. promozioko kideak, Akademiako langileak, gonbidatutako pertsonak) aldez aurretik bere burua aztertu beharko du etxean, eta honako sintoma hauetakoren bat ez duela konprobatu: sukarra >37, eztul lehorra, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasuna, usaimena galtzea eta dastamena. Sintoma horiek izanez gero, ez duzu ekitaldira joan behar. Horren berri eman egin beharko da.
Era berean, ezingo dira sartu COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonak, gaixotasuna diagnostikatu zaienak eta eskatutako isolamendu-aldia amaitu ez dutenak, edo etxean berrogeialdian daudenak, sintomak dituen edo COVID-19 diagnostikoa duen pertsonaren batekin harreman estua izateagatik.
Ekitaldian zehar, ekitaldikoren batek COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak baditu, Akademiako Zerbitzu Medikora eramango da. Bertan, gela bereizi batera eramango da, eta han agintzen zaizkion jarraibideak beteko ditu.
Akademiako sarbidetik, langileak egongo dira sarbideak antolatzeko, argibideak emateko eta bertaratzen diren pertsonen arteko distantzia fisikoak eta maskarak eta gelak zaintzeko.
Ekitaldia egingo den eremuan (Akademiaren patioa), kontuan hartu dira aulkien arteko 1,5 metroko segurtasun-distantziako neurriak, bai eta osasun-agintariek ezarritako gehieneko pertsona-kopurua ere.
Aurretik, 28. promozioko kide guztiei jakinarazi zaie nola sartu behar duten Akademian, bai eta ordutegia zorrotz bete behar dutela ere, gehiegizko itxaronaldiak eta arrisku-egoerak gerta ez daitezen.
Era berean, Ertzaintzaren gala-jantziarekin etorriko dira beren etxeetatik, egoera horiek saihesteko.
Akademiako sarrerak eta irteerak modu ordenatuan diseinatu dira. Lehenik eta behin, goizeko 9:00etan etorriko dira ikasleak eta 10:30ean gonbidatutako pertsonak, ekitaldia 11:00etan hasteko. Irteera modu berean egingo da; kasu honetan, lehenengo agintariak eta gonbidatuak aterako dira eta, ondoren, Ertzaintzaren 28. promozioko kideak.
Garbiketa
Garbiketa-zerbitzuko enpresak Osasun Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren araudian ezarritakoaren arabera garatuko ditu bere lanak (2020ko apirilaren 2ko Agindua), gainazalak garbitzeko eta desinfektatzeko neurriei eta SARS-CoV-2 (Covid-19) delakoak eragindako pandemiaren ondoriozko beste higiene-neurri batzuei buruzkoak direnak.
Zehazki, honako hauek egingo dira:
- Goizeko 8:00ak baino lehen, ekitaldi osoan erabiliko diren espazio guztiak garbitu eta desinfektatuko dira: komunak, aulkiak, mahaiak.
- Komunetan, xaboi, eskuak lehortzeko paper eta komuneko paper nahikoa dagoela konprobatuko da.
Ertzaintzaren 28. Promozioari kredentzialak emateko ekitaldi hori, aipatu bezala, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako patioan egingo da, 136 metroko luzera eta 60 metroko zabalera duen espazio ireki batean, eta, gehienez ere, 800 pertsona bertaratzea aurreikusten da.
Ekitaldi honen buru Iñigo Urkullu lehendakaria izango da, 2020ko uztailaren 30ean.