Acreditación perfil Lingüistico ertzaintza PL125-eu

Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna.- Indarrean dagoen deialdiaren informazio-oharra. Azterketari buruzko argibideak eta egutegia.

AVPE-PLEA2013/09/13

Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna.- Indarrean dagoen deialdiaren informazio-oharra. Azterketari buruzko argibideak eta  egutegia.

2013ko irailaren 13ko EHAAn, Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak egiteko deia egiten da. Parte hartzeko, eskabidea Gurenet saileko intranetaren bitartez egin beharko da. Izena emateko epea irailaren 14tik 28ra, biak barne, izango da.

Eskabideen kudeaketa

LANGILEAREN ARLOA deritzon laukitxoa aukeratu
Pantailaren ezkerraldean dagoen APPV-EHPI DEIALDIAK aukeratu
Hiru utilitate jarri dira indarrean:
 

  •  HASIERA.- Aurkezpena.
  •  DEIALDIAK.- Intranetaren bitartez kudeatutako deialdiak dituen taula  azaltzen da. Deialdi bakoitzean ondorengo informazio ematen du:

o izena emateko epearen egoera

o datak

o esteka bat ("xehetasuna ikusi") deialdiaren oinarriak dituena

o izena emateko aukera

o eskabidea inprimatzeko posibilitatea.

  • NIRE ESKABIDEAK.- Parte hartu duzun deialdiak kontsultatu ditzakezu, inprimatu, eta nahi izanez gero, epe barruan, ezeztatzeko aukera duzu.
     

Eranskinak(Dokumentuak deskargatzeko egin klik esteketan)