2021eko martzxoaren 21a

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak egunero jarraituko du lanean berdintasunarekin duen konpromisoarekin aurrera egiteko.

PLEA2021/03/08

Egun honetan, Iñaki Suinagak urtero bidaltzen dizkigun bertsoak abestera gonbidatzen zaituztegu.

 

Bertsoa deskargatu

Aspalditxoan ezagutu ta

elkarren lagun e(g)in ginen,

lagun on batek dun balioa

ez da sekula_akabatzen.

Laguntasunak beharra_asetzen

konponbidea du_ekartzen,

eta genero moten artean

berdintasuna du sortzen.

Adiskideak eta lagunak,

beraz, beti_izan gaitezen.

Jendarte libre eta askea            

eraikitzeko orduan

emakumeek amesten duten

berdintasuna goguan.

Gizonek ere_hori_izan beharko

dute bihotz ta buruan.

Aldaketa handia ezarri

behar da gure munduan.

Esan daiteke hori guztia

dagoela gure_eskuan.

Neurria: Hamarreko handia

Doinua: Andereño bat ikusi nuen