25_0456 3.609 pertsonak parte hartu dute Euskal Poliziaren seigarren deialdiko lehen probetan

3.609 pertsonak parte hartu dute Euskal Poliziaren seigarren deialdiko lehen probetan

Servicio de prensa

2025-07-05

• Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren test erako ezagutza-azterketa, test psikotekniko bat eta nortasunari buruzko beste bat egingo dira. Gainditzen dituztenek bakarrik jarraituko dute hautaketa-prozesuan. • 2.315 gizonek eta 1.294 emakumek Ertzaintzaren oinarrizko eskalako 650 agente plaza eta EAEko 25 udaltzain plaza lortzeko aukera dute

Euskal Poliziaren seigarren deialdira aurkeztu diren 3.609 lagunentzako lehen probak egin dira gaur Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren. Guztira 4812 pertsona zeuden izena emanda deialdian, eta 2.315 gizon (64,15%) eta 1.294 emakume (35,85%) aurkeztu dira. Euskal Poliziaren seigarren deialdi bateratuak 650 plaza eskaintzen ditu Ertzaintzako oinarrizko eskalako agente izateko eta Euskadiko 25 udalerritan udaltzain izateko.

EPEra aurkeztu diren pertsona gehienak Bizkaikoak dira ( % 61,96), ondoren Gipuzkoakoak ( % 18,87) eta azkenik Arabakoak ( % 13,38). Gainerakoak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi dira. Adinari dagokionez, inskribatutako pertsonen % 70,98ek 18 eta 30 urte bitartean ditu, baina ehuneko handi bat dago, % 28,26koa, 31 eta 40 urte artekoa. % 33,18k goi-mailako ikasketak ditu eta % 66,88k batxilergoa. Gainera, izena eman dutenen % 50,27k B2 mailako euskara egiaztatu dute, % 11,77k C1 maila eta % 0,11k C2 maila.

Bilbao Exhibition Centerren egiten ari diren lehenengo probak honako hauek dira: test erako ezagutza-azterketa bat, test psikotekniko bat eta nortasun-test bat. Gainditzen dituztenek bakarrik jarraituko dute hautaketa-prozesuan, proba fisikoekin eta elkarrizketa pertsonalarekin jarraituz. Horrela, agenteek 2026. urtearen hasieran hasiko lukete prestakuntza Arkauten, eta 2026. urtearen amaieran hasiko lirateke praktiketako zerbitzuan.

Berritasun moduan, promozio honek hezkuntza-eredu berri bat izango du, eta curriculuma 8 hilabeteko prestakuntzan bilduko du. Horretarako, ikasleek Akademian emango dute gaua, berriz ere, prestakuntzako hilabeteetan, ertzainen eta udaltzainen arteko kohesioa, ezagutza eta lankidetza sustatzeko.

650 plaza

Proba guztiak gainditzen dituzten hautagaiek Ertzaintzan eta 25 udaletako udaltzaingoetan eskaintzen diren 650 plazetako bat eskuratu ahal izango dute. 473 dira Ertzaintzarentzat, eta 177 udaltzain izateko honako udalerri hauetan: Abanto-Zierbena (2), Amorebieta-Etxano (3), Andoain (2), Aretxabaleta (1), Azkoitia (1), Bakio (1), Barakaldo (12), Basauri (3), Bilbo (67), Donostia (2), Eibar (3), Elgoibar (2), Erandio (1), Etxebarri (1), Getxo (1), Irun (1), Lasarte-Oria (2), Legazpi (2), Ortuella (1), Portugalete (8), Tolosa (3), Trapagaran (4), Vitoria-Gasteiz (48), Urretxu (2) eta Zarautz (4).

 

Jaitsi Oposaketaren bideoa