24_0654 “PAREZ PARE: indarkeriazko portaeraren ebaluazioa” jardunaldia

“PAREZ PARE: indarkeriazko portaeraren ebaluazioa” jardunaldia

Servicio de prensa

2024-11-29

Miren Dobaran Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia buru dela egin da gaur goizean “PAREZ PARE: indarkeriazko portaeraren ebaluazioa” jardunaldia, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dutena portaera bortitzaren zenbatespena zertan datzan aztertzeko, hainbat teknika aplikatuz genero-indarkeria, adingabeak eta gazteak eta sexu-delinkuentziaren eremua bezalako kasu desberdinetan aztertzeko.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta Kriminologiako Euskal Institutuak (IVAC-KREI) segurtasun publikoarekin erlazionatutako jarduera akademikoak egiteko elkarlanean jarduteko helburuarekin bi erakundeek izenpetutako hitzarmenaren esparruan egin dira jardunaldiak.

Azken edizio honetan, gonbidatutako hizlariek gai hauek jorratu dituzte:

  • “Indarkeriazko portaeraren arriskua ebaluatzea. Egoera kritikoei buruzko aipamen berezia”. César San Juan Guillén, Psikologia Kriminaleko irakaslea (UPV/EHU) eta Delinkuentzia, Marjinalitatea eta Harreman Sozialei buruzko Nazioarteko Ikerketa Zentroko zuzendaria.
  • “Indarkeriazko portaeraren arriskuaren ebaluazioa genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren testuinguruan”. Ismael Loinaz Calvo. Psikologian doktorea. Ramón y Cajal ikertzailea, UPV/EHU.
  • “Adingabe eta gazteen artean indarkeria- eta berrerortze-arriskua baloratzea eta kudeatzea”. Nahikari Sánchez-Herrero. Kriminologian doktorea. Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko Ziberdelinkuentziako Unibertsitate Masterreko irakaslea eta koordinatzaile akademikoa (ENU).
  • “Sexu-erasotzaileen indarkeriazko portaeraren arriskua baloratzea”. Thuy Nguyen Vo. Psikologian doktorea. Bartzelonako Unibertsitateko -BU- Indarkeriari buruzko Ikerketa Aurreratuen Taldeko ikertzailea (IAT).

ARGAZKIAK IREKIAN: https://irekia.eus/seg/858

Jaitsi Argazkia/Foto