24_0643 Arkauteko Akademia Lanbide Heziketako hiru zentrorekin elkarlanean ikasleei prestakuntza espezializatua eskainiko die - avpe
24_0643 Arkauteko Akademia Lanbide Heziketako hiru zentrorekin elkarlanean ikasleei prestakuntza espezializatua eskainiko die
Arkauteko Akademia Lanbide Heziketako hiru zentrorekin elkarlanean ikasleei prestakuntza espezializatua eskainiko die
2024-11-26
Gobernu Kontseiluak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren hiru kudeaketa-gomendio onartu ditu gaur 2024rako, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetako eta salbamenduko zerbitzuetako langileei prestakuntza espezializatua eskaintzeko. Horrela, Arkauteko akademiak ERAIKEN, MURGIA eta MENDIZABALA Lanbide Heziketako ikastetxeekin lan egingo du, eta honako formazioa eskainiko die profesionalei:
- ERAIKEN Lanbide Heziketako Zentroak Euskal Autonomia Erkidegoko Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuetako Administrazio Bereziko Eskalan, Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuan, Azpieskala Operatiboan, Suhiltzaile kategorian sartzeko ikastaroari dagokion Prestakuntza emango du honako gai hauetan: iturgintza, igeltserotza eta arotzeria. Gehienez 280 eskola-ordu izango dira eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak 37.800 euro ordainduko dizkio ERAIKEN Lanbide Heziketako Zentroari.
- MURGIA Lanbide Heziketako Zentroak Euskal Autonomia Erkidegoko Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuetako Administrazio Bereziko Eskalan, Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuan, Azpieskala Operatiboan, Suhiltzaile kategorian, erreminten arloan sartzeko ikastarori
dagokion prestakuntza emango du. 168 eskola-ordu izango dira, eta 18.480 euroko kostua izango dute.
- MENDIZABALA Lanbide Heziketako Zentroak Euskal Autonomia Erkidegoko Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuetako Administrazio Bereziko Eskalan, Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuan, Azpieskala Operatiboan, Suhiltzaile kategorian sartzeko ikastaroari dagokion Prestakuntza emango du honako gai hauetan: Elektrizitatea, metalaren mekanika eta galdaragintza, ibilgailuen mekanika eta elektrizitatea. 336 eskola-ordu izango dira, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak 36.960 euro ordainduko ditu.