23_0136 Ertzaintzak Carlos Díaz Arcocha, ETAk 1985ean Gasteizen hil zuen superintendentea, omendu du

Ertzaintzak Carlos Díaz Arcocha, ETAk 1985ean Gasteizen hil zuen superintendentea, omendu du

Prentsa Zerbitzua

2023-03-07

Ertzaintzaren Zuzendaritza eta Burutza sustatzen ari diren omenaldi-ekitaldien barruan egin da, 2022ko ekainean ezarri ondoren urtero banaka egingo ziotela aitorpen, oroimen eta omenaldi ekitaldia ETAk hildako ertzain bakoitzari. Banako omenaldi horiek Ertzaintzak ekaineko lehenengo igandean guztiak batera gogoratzeko antolatzen duen ekitaldi nagusia osatzen dute.

Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak eta Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak, Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarekin, Malentxo Arruabarrena Administrazio eta Zerbitzuen zuzendariarekin, Arabako Lurralde Burutzarekin, agenteekin eta lankideekin batera, omenaldi hunkigarria egin diote gaur, asteartea, Carlos Díaz Arcochari, atentatuaren egunetik 38 urte igaro direnean. Ertzaina omentzeko ekitaldia Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egin da, atentatu terroristetan hildako ertzainak gogoratzen dituen monolitoaren ondoan. Bertan lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua egin dituzte, ekitaldia Ertzaintzarekin batera antolatu duten senitarteko eta ahaideak ere aurrean zirela.

Carlos Díaz Arcocha Ertzaintzako superintendentea ETAk hil zuen lehenengo ertzaina izan zen. Gasteizen hil zuen 1985eko martxoaren 7an, 52 urte zituenean, bere autoaren azpian itsatsitako bonba batekin. 

Konpromisoa Memoriarekin

Omenaldia Ertzaintzaren Zuzendaritza eta Burutza sustatzen ari diren hamabost omenaldietako bat da, joan den ekainaren 20an ezarri ondoren “Ertzaintzan zerbitzuan zauritutako edo hildako ertzainei aitormen, oroimen eta omenaldi ekitaldiak egiteko prozedura” arautzea.

ETAk hildako agenteei dagokienez, Ertzaintzaren aldetik ofizialki ezarri da urtero egingo direla era horretako ekitaldiak, beti biktimen familiak edo senideak kontuan izanda eta omenaldia egiteko moduari eta lekuari buruzko xehetasunei dagokienez haien desioak errespetatuz. Omenaldira joan ezin diren agenteei Ertzaintzak euren lanpostuetan minutu bateko isilaldia egitea proposatzen die. Banako omenaldi horiek Ertzaintzak ekaineko lehenengo igandean guztiak batera gogoratzeko antolatzen duen ekitaldi nagusia osatzen dute; egun horretan txapel gorrien eskaintza egiten da guztien izenak dituen monolitoan.

Arauketa berri honekin, ETAk hildako ertzain bakoitza banaka gogoratzeko eta ikusgai egiteko Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa betetzen da.

15 agente hil zituen ETAk

Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:

  1. Carlos Díaz Arcocha (1985).
  2. Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
  3. Juan José Pacheco Cano (1988).
  4. Luis Hortelano García (1989).
  5. Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
  6. Joseba Goikoetxea Asla (1993).
  7. José Luis González Villanueva (1995).
  8. Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
  9. Ramón Doral Trabadelo (1996).
  10. José María Aguirre Larraona (1997).
  11. Jorge Díez Elorza (2000).
  12. Mikel Uribe Aurkia (2001).
  13. Iñaki Totorika Vega (2001).
  14. Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).
  15. Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).

Jaitsi Omenaldiaren argazkia

Jaitsi Omenaldiaren argazkia

Jaitsi Omenaldiaren argazkia

Jaitsi Omenaldiaren argazkia

Jaitsi Omenaldiaren argazkia

Jaitsi Omenaldiaren argazkia

Jaitsi Omenaldiaren argazkia

Jaitsi Omenaldiaren argazkia

Jaitsi Omenaldiaren argazkia

Jaitsi Bideoa: Josu Bujanda