21_0220 Hogeitazazpi ertzain hasi dira praktiketan unitate ezberdinetan - avpe
Esperientziadun udaltzainak dira, eta egungo 29. Promozioaren barruan ikasketa-plana egokitu zaie
Hogeitazazpi ertzain hasi dira praktiketan unitate ezberdinetan
2021-03-24
Aurretik udaltzaingoetan esperientzia duten 27 ertzainek 12 hilabeteko praktikaldia hasi dute EAEko hiru lurralde historikoetako Ertzaintzaren unitateetan. Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian prestakuntza egiten ari den 29. Promozioko ertzainak dira.
Praktikaldian dauden 27 ertzain hauek baliozkotuta dute Euskadiko Polizia Kidegoetako Oinarrizko Eskalako Agente kategoria lortzeko prestakuntza-ikastaroa, eta aipatutako praktikaldia hasi ahal izateko egokitzapen-ikastaroa gainditu dute.
Unitateetako destino gehienak herritarren babeserako lanetan dira, besteak beste, Hernaniko, Oriako, Basauriko, Muskizeko, Gernikako eta Balmasedako ertzain-etxeetan, eta kasu bakar batzuetan lanpostu espezifikoagoak beteko dituzte, esate baterako, eraikinetako segurtasunean edo Mikeleteetan.
Prestakuntza eta praktika aldi hauek amaitu ondoren, 27 agenteek Ertzaintzako funtzionario plaza eskuratuko dute.