Prorroga convenio-eu

Lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboaren luzapena.

AVPE-PLEA2013/07/04

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta ELA eta HITZA sindikatuak lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboaren indarraldia luzatzea adostu dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak eta ELA eta HITZA sindikatuek gaurko goizean, 2008an itundutako hitzarmen kolektiboaren indarraldia luzatzeko akordioa sinatu dute.


Akordio honen bitartez, 2012/3 Lan-Erreforma Legearen ondorioz Segurtasun saila eta Polizia eta Larrialdien Euskal Akademiako Erakunde Autonomoaren lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboak datorren uztailaren 7an indarra galtzea ekidingo da.

Ituna Segurtasun lan-kontratuko langileen kolektiboan sindikatu gehiengoduna den ELAk eta HITZAk berretsi dute . Berrespen honi esker Segurtasun saila eta Akademiako 587 lan-kontratuko langileen gaurko lan baldintzak mantentzea lortu da.