P26 _Nota Prensa Total solicitudes-eu - avpe
Ertzaintzaren 26. Promoziorako 3.631 izangaik eman du izena
Ertzaintzaren 26. Promozioa izango denaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko, guztira 3.631 pertsonak eman du izena, gizon eta emakumeen artean. Eskainitako 250 lanpostuetako bat lortzeko izen emateko epea joan den apirilaren 26an ireki zen, deialdia EHAAn argitaratu ondoren, eta gauerdian amaitu da. Hautaketa-prozesuko azterketak irailan hasiko dira.
Guztira, bi sexuetako 3.631 gaztek egin dute eskaera Ertzaintzaren 26. Promozioa izango denaren hautaketa-prozesuan parte-hartzeko. Izena eman dutenen artean, 2.337 gizonezkoak dira (% 72,63) eta 994 emakumeak (% 27,37); emakumeen kopurua % 3 igo da aurreko promozioko datuekin alderatuta.
Beste prozesu batzuetan bezalaxe, aurkeztu diren pertsona gehienen jatorria Bizkaia da (% 57). Gipuzkoarrak % 24 dira eta Arabakoak, % 14. Gainerako % 5 beste eskualde batzuetakoak dira, batik bat Nafarroakoak, Errioxakoak eta Kantabriakoak. Aurreko promozioen aldean, Gipuzkoatik eta Bizkaitik datozen izen-emateen igoera txikia izan da, eta antzeko proportzioan jaitsi dira EAEtik kanpo datozen izangaiak. Arabako ekarpenak ez du aldaketa handirik izan.
Titulu akademikoaren arabera, % 15ek lehen mailako ikasketa-titulua dute, % 20k Batxilergoko titulua, % 9k Diplomatura bat, % 12 erdi-mailako graduko teknikariak dira, % 29 goi-mailako teknikariak dira edo goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi dute eta % 15ek Lizentziatura bat du.
Lehen azterketak irailan
Hona hemen deialdiaren oinarrietan ezarritako zenbait betekizun: Espainiako nazionalitatea izatea, adinez nagusia izatea eta 35 urte beteta ez izatea, gizonen kasuan 1,65 metro neurtzea gutxienez eta emakumeen kasuan 1,60 metro, bigarren hezkuntzako graduatu-titulua, eskola-graduatua edo lehen mailako lanbide-heziketako graduatu-titulua edo baliokidea izatea, edo gorakoko mailako tituluren bat, mediku-esklusioen koadroan ez egotea eta ez egotea kondenatuta ez dolozko delituren batengatik, ez eta besteren batengatik ere.
Arkauteko akademian sartzeko hautaketa-prozesuaren lehen probak irailan egingo dira Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren, eta aldez aurretik emango zaie haien berri izena eman duten pertsonei.