Nota Informativa proceso consolidacion PL

Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agentearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuak_ Informazio-oharra

AVPE-PLEA2024/07/11

Informazio-oharra: Udaltzaingoen Egonkortze prozesuak

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea aplikatzetik eratorritako prozesuei dagokienez, kasuan kasuko udaltzaingoetarako eskainitako plazei buruz, honako hau jakinarazten dizuegu:

Irailaren 9an hasiko da Arkautin Akademiako prestakuntza-ikastaroa, udalerri bakoitzean aurrez hautatutako pertsonentzat. Behin amaituta (urriaren amaieran), gainditu duten hautagaiek hilabeteko praktikaldia egin beharko dute. Prozesua abenduaren lehen asterako egongo da amaituta.

240 orduko iraupena duen ikastaro hau erdi-presentziala izango da, eta dedikazioaren % 75 ikastaro presentzialari bakarrik eskainiko zaio. Horren berri ematen da parte hartzen duten erakundeen antolamendu-plangintzari dagokionez.

AVPE-PLEA


Eranskinak(Dokumentuak deskargatzeko egin klik esteketan)