convocatoria vigente pl126-eu

Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna.- Indarrean dagoen deialdiaren informazio-oharra.

AVPE-PLEA2013/12/02

2013ko abenduaren 2ko EHAAn,  Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2013ko azaroaren 14ko Ebazpena argitaratu da. Ebazpen horren bitartez,   Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak egiteko deia egiten da.
Deialdian parte hartzeko eskabidea saileko intranetaren -Gurenet- bitartez egin beharko da. Izena emateko epea abenduaren 3tik 17ra bitartekoa, biak barne, izango da.

Eskabideen kudeaketa


LANGILEAREN ARLOA deritzon laukitxoa aukeratu
Pantailaren ezkerraldean dagoen AVPE-PLEA DEIALDIAK aukeratu
Hiru utilitate jarri dira indarrean:

  • HASIERA.- Aurkezpena.
  • DEIALDIAK.- Intranetaren bitartez kudeatutako deialdiak dituen taula  azaltzen da. Deialdi bakoitzean ondorengo informazioa ematen du:
    • izena emateko epearen egoera
    • datak
    • esteka bat ("xehetasuna ikusi") deialdiaren oinarriak dituena
    • izena emateko aukera
    • eskabidea inprimatzeko posibilitatea.
  •  NIRE ESKABIDEAK.- Parte hartutako deialdiei buruzko kontsultak egin ditzakezu, inprimatu, eta nahi izanez gero, epe barruan, ezeztatzeko aukera duzu. .

Eranskinak(Dokumentuak deskargatzeko egin klik esteketan)