Congreso Internacional "Seguridad y Derechos Humanos"-eu - avpe
Nazioarteko Kongresua: "Segurtasuna eta Giza Eskubideak"
2016ko maiatzaren 5ean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatuta, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzarekin lankidetzan, "Segurtasuna eta Giza eskubideak" gaiari buruzko Nazioarteko Biltzarra egingo da Bilbon.
Giza eskubideekin, segurtasunarekin eta poliziaren eginkizunarekin zerikusia duten hainbat alderdiren inguruan ekarpenak egitea da ekitaldi honen helburu nagusia. Horrela, segurtasuna, polizia, giza eskubideak eta antzeko beste arlo batzuk landuko dira ikuspegi teoriko-praktiko batetik.
Behin-behineko egitaraua
Biltzarrak hiru osoko bilkura eta hiru mahai-inguru izango ditu. Bertoko eta nazioarteko prestigio handiko profesionalek hartuko dute parte; segurtasunarekin eta giza eskubideekin loturiko gaiak jorratuko dituzte; hala nola, giza eskubideekiko errespetua, bereziki ahulak diren pertsonak eta bestelako polizia-jardun egokiak kontuan hartzen dituen ikerketa. Egitaraua erantsita dago.
Izen-ematea
Izen-ematea doakoa izango da eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren bitartez egingo da esteka honetan: Izen-ematea
Parte hartzaile kopurua mugatua denez, lekua dutenek dagokion baieztapena jasoko dute.
Lekua
Bilboko Itsasadarra itsas-museoa.
Ramón de la Sota kaia, 1 ¿ 48013 BILBO
Informazio gehiago
Informazio gehiago eskatzeko, helbide elektroniko honetara idatz dezakezue: sbez@seg.euskadi.eus