avpe_Plan de Autoproteccion Academia-eu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Autobabes Plana aurkeztuta.

AVPE-PLEA2014/04/03

                 Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak, Malentxo Arruabarrenak, gaur goizean Erakunde Autonomiadunaren Autobabes Plana aurkeztu du. Plan horretan identifikatzen dira  Akademian lanean daudenek edo trebatzen ari direnek edo inguruabarren batengatik bertan aurkitzen direnek izan ditzaketen arriskuak.
                Planean Giza Baliabideen Zuzendaritzako Prebentzio Zerbitzua aritu izan da Mutualiarekin eta Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzarekin.  Akademiako langileen prebentzioko ordezkarien  eta, Erakundeko irakaslan-taldearen ordezkaritzan, Ertzaintzaren prebentzioko ordezkarien parte hartze aktiboa ere izan dira plan horretan.
                Zuzendari nagusiak esku hartu duten pertsona guztien inplikazio maila altua eta lankidetza nabarmendu ditu. Baita ere, egindako lanaren kalitatea eta Zuzendaritzaren konpromisoa  denboran zehar Plan hori dokumentu bizi aztergarria eta eguneragarria izan dadin, arrisku berriak eta prebentziozko neurriak identifikatzeari begira.
                Datozen asteotan Akademiako pertsona orori zabalduko zaio informazioa eta ebakuazio-arduradunen prestakuntzari ekingo zaio.